irun. Hiriko hamabost kirol elkarteren lankidetzarekin, Uda 2018 programaren kirol eskaintza martxan da Irunen, 16 urte arteko ume eta gaztetxoei zuzendutako 20 aktibitate desberdinekin. Atzo, Pedro Alegre Kiroletako zuzendariak eta José Antonio Santano alkateak bisita egin zuten ekimen hauetako batzuetara. Santiagotarrak klubaren instalazioetatik pasa ziren piraguismoa, arrauna eta SUPeko ekintzak ezagutzera, eta Plaiaundin izan ziren ondoren, rugby eta atletismoko parte-hartzaileekin. Argazkia: X.S.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
