bera. Giro ederrean joan dira Illekuetako bestak. Larunbat eguerdian, Bixi Goikoetxea auzotarrak bota zuen txupinazoa Konpane zubitik eta ondotik hainbat ekitaldi izan dira. Tartean, larubatean herri-kirolak, erraldoi, buruhandi eta gaiteroen kalejira, txirrindularitza berreskuratzeko lanean, txirrindulari gaztetxoen topaketa egin zuten Matzada inguruan, Gure Txokoa elkarteak antolatuta eta Bera kantari ere atera zen. Argazkia: utzitakoa