Oiartzun - Urriaren 1etik 8ra, Oiartzungo gobernu taldeak, aurreko urteetan bezala, batzarrak egingo ditu bizilagunekin herriko zortzi auzoetan. Landuko diren gaiak 2019ko aurrekontuak, balorazio orokorra eta auzoaren egoera izango dira.

Udalak auzotarrak batzarretan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, herriaren egoeraren jabe lehen eskutik izateko aukeraz gain, auzoetan egiten diren hobekun-tza eta ekintza gehienak batzar hauetatik etortzen baitira.

Batzar guztiak 19.30ean hasiko dira. Altzibar eta Ugaldetxoko auzotarrei adi egoteko eskatu nahi zaie, biltzeko tokiak aldatu baitira aurten: Altzibarkoak Olatxo auzo lokalean (Olalde) eta Ugaldetxokoak, eskoletan bilduko dira.

Lehenengo bilerak astelehenean Arraguan, frontoi ondoko lokalean, eta Iturriotzeko auzo lokalean burutuko dira. Asteartean politikariak Gurutzen (Bizardia elkartean) eta Ugaldetxon izango dira. Asteazkenean Karrikaren (Artaso elkartean) txanda izango da. Ostegunean Altzibarrera joango dira eta erronda Elizalden amaituko da, urriaren 8an liburutegian.

Gazteak Iaz, gazteekin saio propioa antolatu zuen Udalak eta aurten ere gisako saio bat egingo du. Urriaren 18an izango da bilera hau gaztetxean 19.30ean. Saioak formatu dinamikoa izango du. Datu orokor nagusiak eman ondoren, gazteen arloari buruz arituko dira. Besteak beste, 2019an gazte politikara bideratuko diren 5.000 euro zertara bideratu erabakiko dute elkartzen direnek. - A.M.