AIA- Igandeko ohiturei jarraituz, gaur erromeria saioa izango da Aristerrazun. Orduari dagokionez, arratsaldeko 18.30ean hasiko da eta 21.30ak arte luzatuko da. Gaurko honetan Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak igoko dira oholtza gainera hiru orduz. Andatzako erromeri elkartea izan da ekimen honen antolatzailea eta bertara joateko gonbidapena egin diete herritarrei.