Elgoibar- Elgoibar eta Eibarko mendi taldeek mendia eta sagardotegia uztartuko dituen txangoa antolatu dute elkarrekin otsailaren 16rako. Mendizaleek Arrasatetik Aramaiora arteko mendi buelta lasaia egingo dute eta horren ondoren Aramaioko Iturrieta sagardotegian bazkalduko dute. Prezioa 45 eurokoa da (40 euro bazkideentzat eta 35 euro 26 urtetik beherako bazkideen-tzat) eta izena otsailaren 6ra arte eman daiteke Morkaiko eta Klub Deportibo Eibarko egoitzetan. J.L.