arizkun - Hilabeteko bigarren igandero bezala, bailableak izanen dira igande honetan, Baztango Dantzarien eskutik. Halere, aldaketa bat izanen da kasu honetan. Normalki Elizondon elkartzen badira ere, igande honetako hitzordua Arizkunen egin dute, 12.30ean, herriko plazan. Euria eginez gero, Arizkungo frontoian izanen dira dantzak. Ber-tzeak bertze, muxikoak, jota eta larraindantza dantzatzeko aukera izanen da.Aintzinetik herrian barrena argi soinuak izanen dira Bizkaiko eta Baigorriko gaitarien eskutik. - F.A.G.