Arantzako inauteriak egunotan ospatuko dituzte
Ortzegunean Mozorro Zurien gosaria eginen dute Primi ostatuan puskabiltza hasi baino lehen
ARANTZA - Arantzako inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 14tik 16ra. Ohiturari eutsiz, ortzegunean 09.00etan Mozorro Zurien gosaria eginen dute Primi ostatuan. Ondotik eskolara bisita eginen dute, bizkarrekoak paratzeko. Segidan bi taldetan banatuta Mozorro Zuriak lau baserri auzoetara joanen dira Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin. Egun osoan baserriz baserri eskean ibiliko dira. Arratsaldean eskolan inauterietako besta. Arratsean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.
Ortzirale goizean Mozorro Zurien gosaria izanen da Primi ostatuan. Ondotik herrian barna etxez etxe ibiliko dira Mozorro Zuriak akordeoilariekin. Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Pabloenea jatetxean. Egun osoan eskolako neska-mutikoak puxka puxka baserriz baserri eta etxez etxe ibiliko dira. Arratsean bertso afaria eta Emakumeen Afaria Aterpean Sebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikanorekin. Gauerditik aitzinera dantzaldia Beñat eta Fernandorekin.
Larunbat eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Burlada jatetxean. 17.00etan haur, gazte eta heldu mozorrotuen kalejira. Ondotik txokolatada eta musika. Ilunabarrean herri-kirol erakustaldia frontoian (Baztan-Bidasoa Herri Kirol Taldearen eskutik). Arratsean Mozorro Zurien afaria Ekaitza Elkartean. Gauerditik aitzinera Obaneuke taldearekin dantzaldia Gorapean. - Aitor Arotzena
Más en Navarra
-
Licitada la producción de conciertos y eventos para San Fermín 2024
-
Lodosa acoge el lanzamiento de la exposición fotográfica '3.526*'
-
El Pleno de Pamplona decidirá sobre las placas de los muertos en los encierros
-
La Clásica Féminas de Navarra provocará este miércoles modificaciones en las villavesas