zarautz - Zarauzko Talai Berri txakolindegiak 25. urteurrena bete zuen aurreko urtean, eta ai-tzakia hori hartuta, I. Mahasti Krosa antolatu zuen, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Aurten, aurreko urteko arrakasta ikusita, bigarren edizioa egitea erabaki dute. Horrela, igande honetan lehiatuko da II. Mahasti Krosa, 10.30ean hasita, eta 7,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek.

Itziar Eizagirre Talai Berriko arduradunak atzoko aurkezpenean azaldu zuenez, ibilbidea txakolindegi bertatik hasiko da, eta Mollarriko kargaderora jaitsi ondoren, mahastira igo eta bertako lursailak zeharkatu beharko dituzte korrikalariek, berriro ere hasierako puntura iritsi arte.

Muga 100 partaidetan jarri dute eta dagoeneko lekurik ez da gera-tzen. Beraz, 100 korrikalarik hartuko dute parte igandean. Eizagirrek adierazi zuenez, Zarauzko 30 partaide daude eta gainontzekoak Euskal Herriko beste hainbat txokoetatik datoz, gehienak, hala ere, ingurukoak (Zumaia, Aia, Donostia, Hernani, Andoain, Segura, Soraluze, Berrobi...).

Lehen hiru sailkatuentzat sariak egongo dira, bai emakumezko bai gizonezkoentzat. Hala, lehen korri-kariek txapela, Manu Urbietaren eskultura bat eta irabazlearen pisuaren adina Talai Berri txakolin botila eskuratuko dute. Bigarren eta hirugarrenek, berriz, Manu Urbietaren koadro bat eta sei eta hiru botilako Talai Berri txakolin kaxa, hurrenez hurren. Era berean, lasterketan parte hartzen duten gu-ztiei Antton Olariagak diseinatutako elastiko teknikoa eta Talai Berri txakolin botila bana oparituko zaie eta Eusko Label produktuen bost saski ere zozketatuko dira.

Lasterketa amaitu ondoren, Talai Berri Txakolindegia eta Eusko Labeleko goi mailako elikagaiez osatutako dastaketa bat eskainiko da, bai korrikalarientzat eta baita ikuslegoarentzat ere. Horrela, gerturatzen direnek pintxoa eta Talai Berri txakolina euro baten truke eskuratu ahal izango dute eta irabazitako diru guztia, Zarauzko Caritas elkartearentzat, Eusko Label produktuak erosteko erabiliko dute.

Dortsalak Dortsalen banaketari dagokionez, larunbatean egingo da, txakolindegian bertan, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara, baita egunean bertan ere lasterketa hasi baino ordubete lehenago.