Villabona- Zizurkilgo Udalak boluntarioak eskatu ditu datorren ostiralean, hilak 22, Elikagai Bankuko loteak prestatzeko. Boluntarioak 9.30etik 12.30era eta 15.00etatik 17.00etara elkartuko dira egun horretan, bildutako elikagaiekin loteak prestatzeko. Beharrean diren herriko familiei hiru hilean behin egiten zaien elikagai-banaketarako loteak egingo dituzte. Loteak prestatzen lagundu nahi dutenek Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu behar dute izena emateko: 943 693 930.