elizondo - Mendiko nekazaritzari aterabidea emateko nahiarekin esnetako behien ekoizpen ekologikoaz aritzeko lan-saioa egin zuten Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Lan-saioan alde batetik INTIAko Josepe Saez eta Jone Lizartza solastatu ziren, ekoizpen ekologikoaren alderdi teknikoak aztertuz eta horiek eredu konbentzionalarekin alderatuz. Bereziki Baztango behitegietaz aritu ziren, behitegi hauen neurri eta baldintzetaz eta ekologikorat pasatuz gero ematen diren hobekun-tza ekonomikoetaz. Bertze aldetik Jairo Garcia eta Miguel Sanz Asturias eta Kantabriako baserritarrak bere esperientziaz aritu ziren. Behitegi konbentzionalak izatetik ekologikorako bidea nola egin zuten aipatuz eta ekologikoan arituta horrek ekarri dien hobekuntza, baina ikasi beharra ere bai. Aldi berean esne ekologiko gero eta gehiago eskatzen ari direla jakinarazi zuten eta Asturias aldeko esne zentralak esne ekologikoan interes bizia duela.

Udalak antolauttako saioa izanik, alkateak, Joseba Otondok, ireki zuen saioa. Alkatearen erranetan mendialdean nekazaritzak irauteko lurrarekin lotutako produkzio ereduak bulkatu behar dira. Gaur egun esnetako behiak dituzten 28 etxalde daude Baztanen. - F.A.G.