pasa den astelehenean bukatu zuten Elizondoko Lanbide Eskolan Lanbide familien laneko arriskuen prebentziorako I Topaketa.

Elizondoko ikastetxean Enpresen Administrazio eta Finantzetakoa eta Hostalari-tza eta Turismoko Goi Mailak, eta, Kudeaketa Administratiboko, Mekanizazioko eta Erizaintza laguntzaile Erdi Mailak irakasten dituzte.

Lantokietako Prestakuntza eta Orientabideak moduluan ematen duten zikloetako irakasle taldea proiektu bat garatzen ibili da joan den azarotik. Proiektuan, ziklo hauetan irakasten diren bertze modulu batzuren parte har-tzea ere izan da. Pasa den astelehenean bukatu zuten Lanbide familien laneko arriskuen prebentziorako I Topaketa. Proiektu honek Lanbide Familia ezberdinen lehenengo topaketen bidez, ziurtagiri hau emateko landu behar diren edukiak eta ikasleen partehartze aktiboa uztartu nahi izan ditu. Horrela, eta Lanbide Familiak eskolan bertan izateak ematen duen aukera aprobetxatuz, Laneko arrisku faktoreak aztertzeko ematen duen aukerarengatik, antolatu dira eskolan Topaketak.

TOPAKETAK Proiektuaren garapena, atal ezberdinetan burutzeko prestatua izan da. Antolatutako topaketa hauetako lehenengo jarduerak, ikasleen gaiarekiko sensibilizazioa bilatzen zuen. Hau lortzeko azaroaren 23an, eskolan antolatutako hitzaldi batekin hasi ziren topaketak. Hitzaldi honetan, inguruko enpresetan istripua izandako bi lagunen testigantzak bildu ziren, sindikatu desberdinetako ordezkarien eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutoko teknikari baten azalpenak ere jaso zituztelarik.

Sensibilizazioaren bigarren topaketan, Lantokietako Prestakuntza eta Orientabidea ikasten duten ikasleek, taldeka, Laneko Arriskuen Prebentzioa gaia zuen lelo eta muralen lehiaketa ebatzi zuten, lelo irabazlea Sufritzea baino hobe, prebenitzea izan zelarik. Leloaren talde irabazlea Erdi Mailako Erizain-tzako Laguntzaile Zikloko taldea izan zen eta mural gustokoena berriz, Erdi Mailako Administrazio Kudeaketako bigarren mailako ikasleena.

Sensibilizazio atalari bukaera emateko, aurreko egunetan eskolako Larrialdi Planaren barnean sartzen den eskola Hutsarazteko planaren berri eman zitzaien ikasleei modulu honetan, baita parktikan jarri ere, eskola husteko simulakroa eginez.

Hurrengo egunetan, ikasleek, taldeka, laneko arrisku faktoreak ebaluatzen, neur-tzen, eta planifikatzen ikasi zuten. Honekin batera, lanbideetan agertzen diren laneko arriskuen aniztasuna ezagu-tzeko lanbide zikloetan burututako lanetan bildutako informazioa elkar trukatuz.

Otsailan, ikasleek proiektuan zehar landutako hainbat produktu eta ezagu-tza aurkezteari ekin zioten joan eskolako gimnasioan burutu zen Proiektuaren bukaerako aurkezpenean.

Bukatzeko, astelehenean, Malmö enpresako Juan Angel Perotxena diseinatzailearen lankidetzarekin, lehiaketan irabazle suertatuko leloa eta ikasleek landutako mural guztiekin, horma-irudi bat margotu zuten eskolako sarreran proiektuari bukaera emateko. Honela, ikasitako Zikloko titulazioaz gain, Laneko Arriskuen Preben-tziorako Oinarrizko Teknikari Titulua lortuko dute Elizondoko ikastetxeko ikasleek.