Ibai eta Alfonso Mujika garaile heriotzik gabeko erbi txakur lehian
Baztango Ehiza Elkarteak eta Nafarroako Ehiza Federazioak antolatuta
elizondo - Pasa den larunbatean egin zen Baztanen Ezkozkolepo eta Itzulegi inguruan, Baztango I. Heriotzik gabeko erbi txakur lehiaketa. Baztango Ehiza Elkartea Nafarroa Gobernuak zuzen-tzen duen erbiari buruzko ikerketa batean kolaboratzailea da. Ikerketa hau dela eta Nafarroako hainbat erbi europear ehiztarik bilkura batzuk egin dituzte eta vilera horien ondorioa da da gisa honetako lehiaketa bat sortzeko idea edo beharra. Izan ere, erbi ehiztarien kolektiboa arras ttikia da eta horrelako egunekin ehiztarien arteko batasuna eta elkar ezagutza lortu eta bulkatzen da, elkarren arteko bizipenak eta irakaskuntzak partekatzeaz gain. Lehiaketa Baztango Ehiza eta arrantza elkarteak eta Nafarroako Ehiza Federazioak elkarlanean antolatu zuten. Lehiaketan Gipuzkoa, Lapurdi eta eskualdeko hainbat lagunek parte hartu zuten. Ibai Mujika eta Alfonso Mujika lesakarrak izan ziren garaile. - F.A.G.
Más en Navarra
-
Escape room itinerante 'Apuesta por ti, no te la juegues' en Pamplona, Tafalla y Tudela
-
El espacio cubierto del patio del CP José María Huarte integrará las aportaciones de la comunidad educativa
-
Pamplona recupera 171 viviendas protegidas en la Rochapea, bloquedas desde hace 20 años
-
Concluye la renovación de redes y pavimentación y la reforma de las piscinas en Ablitas