elizondo - Ortziral eta larunbatean, Elizondon, Arizkunenea Kultur Etxean ezohiko jarduera batekin gozatzeko aukera izanen da. Rubik kubo ezagunaren aldaera desberdinak nork azkarrago ebazten lehiatuko dira hainbat aditu. Jukimods Baztan Open 2019 lehiaketan estatuko aditu hoberenak bilduko dira, hamaika modalitate desberdinetan lehiatzeko. Ainara Aldako eta Julio Perugorria, Jukimods taldeko kide elizondarrek antolatu dute hitzordua. Biak hala biak han eta hemengo lehiaketetan parte hartzen aritzen dira, eta orain, lehenbiziko aldiz Baztanen antolatu dute gisa honetako txapelketa.

Ortziral eta larunbatean, egun osoz, sarrera doan dela, Arizkunenean hitzordu berezia izanen da. 2x2x2, 3x3x3, skewb kuboa eta bertzelako kubo bereziak nork azkarrago ebatzi, hori da kontua. Guztira 11 modalitate izanen dira, zein baino zein ikusgarriago. - F.A.G.