Síguenos en redes sociales:

BKT eskubaloi taldea hurrengo sasoiari begira

elizondo - Aurtengo eskubaloi sasoia bukatu berri da eta Baztango Kirol Taldea hasia da hurrengoa antolatzen. Heldu den ekainaren 18a bitartean 2019-2020 dendoraldian eskubaloian aritu nahi dutenek izena emateko epea zabalik izanen dute. Egun horretarako jokalari guztiek izena eman behar dute,bai jokalari berrieketa baita aurten jokatu dutenek ere. Sare sozialen bidez egin daiteke, Baztan Kirol Taldeko kontuaren bidez. Bertzalde, aurtengo denboraldi bikaina ospatzeko, BKT eguna antolatu dute ekainaren 15erako, eskubaloi partida, jolas eta bazkariarekin. - F.A.G