elgoibar - Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak hilaren 14ra arte luzatuko den Gurean euskaraz kanpaina abiatu zuten atzo, beti ere, “herriko merkatari-ostalarien eta herritarren artean ematen diren ahozko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko”.

Kanpainan parte hartuko duten merkatari eta ostalariek haiekin euskaraz egiteko gonbita egingo diete bezeroei eta euskaraz egin edota eskatzen dutenen artean 10 euroko 30 erosketa-txartel zozketatuko dira hilaren 17an.

Herriko 44 establezimenduk parte hartuko dute kanpainan (denek Gurean euskaraz ikurra izango dute) eta ostalari edo merkatari bakoitzak rol bat izango du: “Ahobizi txartela daramanak, euskaraz egingo die bezeroei eta Belarriprest txartela duenak berari euskaraz egiteko gonbita egingo die”. - J.L.