elizondo Baztango Udalak, LIFE IREKIBAI programa Europearraren laguntzaz, inguruko zoko zikin eta errekak garbitzeko auzolanak antolatu ditu aurten ere. Oronoz, Arizkun, Lekaroz eta Elizondon (argazkian) hainbat lagun aritu ziren auzolanean, garbiketa lanetan. Zabor aunitz bildu zuten han eta hemen, eta argi gelditu zen, zaborrarekiko jokabide aldaketa bat beharrezkoa dela. Sorpresa Oronozen jaso zuten, errekan, kargatutako pistola bat aurkitu bait zuten. Poliziaren esku utzi zuten. - F.A.G. /Foto: Ondikol