ZARAUTZ ? Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak agerraldia eginzuen atzo prentsaren aurrean Eraztun Berde Urdina ibilbidea osorikegin daitekeela azaltzeko. Igeraingo bidea ireki dute dagoeneko, etahorixe zen bidea osatzeko falta zenzatia. Hor zegoen bidea zabaldu etakonpondu dute eta, orain, hortikVista Alegrera igo daiteke, 800metro inguru dituen mendi ibilbidetik . “Orain esan dezakegu Eraztun Berde Urdinaren ibilbide osoaegin daitekeela, oztoporik gabe”,esan zuen Vazquezek.

Hala, hemendik aurrera, herrikointeres gune ezberdinak batzendituen hamabi kilometroko ibilbidea izango dute zarauztarrek. Besteak beste, Iñurritzako biotopoa;Asti-Iritako hezeguneak; Tejeriakohaltzadia; Igerain eta Mutxio parkeak; eta Garate-Santa BarbaraNatura 2000 Sarea osatzen dutenZingira basoa, Santa Barbara, Vista Alegreko parkea, hondartza etabere ingurunea. “Guztira hiru ordueta erdiko ibilbidea oinezkoentzategokituta dago eta familian, lagunartean edota bakarrik paraje ikusgarriez gozatzeko aukera ematendu”, jakinarazi zuen Vazquezek.

Eraztun Berde Urdina mendikobidea da zenbait zatitan, eta jardunekoIngurumen zinegotziak azaldu du ezdela pertsona guztientzako irisgarria.“Zati batzuk edonork egin baditzakeere, beste hainbat, Zingira kasu, zailtasun handiagoagokoak dira”.

Horrez gain, Vazquezek gogorarazi du Biotopotik landare inbaditzaileakkendu dituztela eta bide ondotik zaborra kendu dutela.

TEJERIA Bestetik, gutxi barru hasikodira Tejeriako altzadia berreskuratzen. Euskal Herriko Unibertsitatekobotanika departamentuarekin elkarlanean egingo dute lan hori, eta lasterhasiko dira proiektua garatzen. Hasieran, txabolak eta zikinkeria kenduko dituzte eta ondoren, egurrezko pasarelak jarri eta zenbait landaketa egingo dituztela azaldu du, besteak beste.

Bukatzeko, Eraztun Berde Urdinaren inguruko bideo bat egin dutelaziurtatu du Vazquezek. ZarauzkoTurismo orrialdean eta Erlo Telebistan dago jada ikusgai. Bideoaren bidez“Zarautzek dauzkan altxor naturalak”erakutsi nahi dizkiete zarauztarrei etabisitariei.