elizondo. Urdazubi eta Otsondo bitartean burutu zen Nafar Erresumako Kronoeskaladak ekimenaren bigarren hitzordua. Segurtasun kontuak tarteko, ezin izan zuten denbora neurtzeko enpresa profesionala baliatu, baina telefono mugikorretarako aplikazio baten bidez neurtu zituzten txirrindularien denborak. Emakumezkoetan, Adèle Kerbaolek irabazi zuen eta Joana I.a bezala koroatu zuten. Gizonezkoetan, berriz, Lilian Sallaberry izan zen azkarrena, Antso III. izendapena jasoz. Jean-Marc Eyharaberryri sari berezia eman zioten, izan ere, handbike batekin igo zuen Otsondo, gainera, beso bakarra erabilita. Hurrengo hitzordua uztailaren 28an izanen da, Baigorritik Izpegira. F.A.G./Argazkiak: utzitakoak