Bidaiatzeko txartelak udaletxean eska daitezke
Hernaniko Gazteria arloan irakasle, ikasle, Go-25 eta aterpetxeetako agiriak tramitatu daitezke
Hernani - Hernaniko Udalak aste honetan jakitera eman duenez, udaletxean bidaietan deskontuak lor-tzeko txartelak eska daitezke. Hiru txartel mota eskuratu daitezke: Nazioarteko Ikasle Txartela edo ISIC, Nazioarteko Irakasle Txartela edo ITIC eta GO-25 Txartela. Hirurak Gazteria arloko bulegoan tramita-tzen dira. Zerbitzua goizez eskainiko da 9.00etatik 14.00etara. Komenigarria da aurrez hitzordua eska-tzea 943 575 435 telefonoan edo gazteria@hernani.eus helbide elektronikora idatzita.
Txartelak egin ahal izateko beharrezkoa izaten dira nortasun agiria eta online ordainketa egiteko kreditu txartela. Txartel bakoitzari zehazki loturiko beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko www.gazteaukera.euskadi.eus helbidea kontsultatu daiteke.
Helbide honen bitartez, txartel horiek guztiak online tramitatu daitezke eta zortzi egunetako epean eskatzaileak etxeko buzoian jasoko du txartela. Gainera, 31 urtetik beherako gazteek Eusko Jaurlaritzako webgune horren bitartez Europa mailan baliagarria den Gazte Txartela eskuratu dezakete ere.
Bestalde, Hernaniko udaletxean lau aterpekide-txartel atera daitezke: gazteena, helduena, familiena eta taldeena. Aterpekide-txartela izanez gero, munduko aterpetxeetan har dezakete ostatu edozein adineko pertsonek. - A.M.
Más en Navarra
-
El nuevo decreto de habilitabilidad en Navarra facilita rehabilitar edificios antiguos y convertir locales en hogares dignos
-
El PSN critica el "triunfalismo" de Toquero en el balance de las cuentas de 2025
-
El 18% de las ausencias en citas médicas en la Ribera procede de jóvenes entre 20 y 29 años
-
La zona del Plazaola, destino ideal esta Semana para disfrutar de la naturaleza