beasain - Beasaingo Bareak Merkatari Elkarteak beherapen azoka antolatu du aurten ere. Gaur izango da hitzordua, eta berrikuntzekin dator aurtengo edizioa gainera, izan ere, leku eta ordutegi aldaketak egongo dira. Azken aldian Beasaina inguratu den guztiak ohartuko ziren Erauskin plazaren berrikuntzaz. Hain zuzen ere, plaza erabat berritu da eta eremu zabala sortu da. Hala, 13 dendek bertan jarriko dituzte postuak; orain arte Loinazko San Martin plaza azpian elkartzen ziren. Honakoak izango dira ingurune horretan gaur aurkitu ahalko direnak: Argi Optika, Arteka, Dendu, Ipotx, Kilimak, Kux-Kux, Pergola, Xalo, Mujika txirrinduak, Natxo belar denda, Truk, Otea eta Udaberri.

Bestalde, ohitura den moduan, elkarteko kide diren beste hainbat dendek establezimenduaren aurrean jarriko dituzte udako eskaintzak. Alzuaran, Amets, Andreak, Anitz, Aranburu Oinetakoak, Arku, Arnedoko Txokoa, Bereziartu, Cortes, Foto Alzuri, Fotoetxe, Hazia Loradenda, Itoiz, J. M. Imaz Optika, Jauregi Optika, Mirari Mertzeria, Migdala, Oskarbi, Orki, Pergola, Phuket, Rainbow, Vicuña Sport, Xalo eta YS Harriak izango dira horiek.

Ordutegiari dagokionez, orain arte goiz eta arratsaldean banatuta egoten zen eguna, baina oraingo honetan apustua handitu eta jarraian egingo da udako beherapen azoka. 10.00etan hasiko da eta 20.00ak arte egongo da zabalik.

Ez da, ordea, Bareak Merkatari Elkarteak gaurko antolatu duen ekintza bakarra. 11.30etatik 12.30- etara eta arratsaldean, 18.00etatik 19.00etara, Apaxi kontalariaren bi ipuin kontaketa saio antolatu dituzte eta hauek ere Erauskin plazan izango dira.

‘ni naiz beasain’ Joan den hilabetean amaitu zen Bareaken azken kanpaina. Bertan, herrian bertan erostearen eragina nabarmendu zuten elkarteko kideek eta erosleen artean 100 euroko txekeak banatu zituzten, ondoren irabazleek Bareakeko komertzioetan gastatu ahal izateko. Gemma Ortega, Tere Ibarbia, Susana de la Fuente, Itsaso Oskoz, Kristina Galarraga, Bernar Jauregiondo, Emma Paradela, Iñaki González, Mertxe Iglesias eta Mª Luz Aranburu izan ziren onuradunak.

Hala, eskerrak eman dituzte orain arte Beasaingo dendetan erosten dutenei eta erabaki hori hartzean harremanak indartu eta bertako enpleguaren aldeko hautua egiten dutela agertu dute.