elizondo - Uztailaren 21ean ospatutako Baztandarren Biltzarra egunean, bazkal ondoan, tonbolan zuzeneko saririk ez zuten boletoekin 1.000 euroko zozketa burutu zen eta 0410 zenbakiari egokitu zitzaion saria. Bi asteko epea zegoen zenbaki saridunaren jabea agertzeko, eta epea bukatu baino lehenxeago agertu da Edurne Urtasun iruritarrak zuen boleto sariduna. Bertako komertzioetan gastatu ahal izanen du 1.000 euroko saria Zorionak! - F.A.G.