elizondo. Baztan Ikastolako goitiko eraikinak ikasturte berriarekin bat aterpea estreinatuko du. Aspalditik ikusten zen beharra, izan ere, jolastokia erabiltezin gelditzen zen urteko egun aunitzetan, euriaren eraginez. Baztan Ikastolak oGuraso Elkarteak bere gain hartu du aterpe berriaren kostua. Lanak aitzinatuak daude, hortaz, ikasturtea hasterako haurrek jolasteko, gorputz heziketako ariketak egiteko edota gurasoek haurren zain egon behar dutenerako aterpea izanen dute hemedik aitzinera. F.A.G. /Argazkia: Ondikol