irurita - Iruritako herriak Dantzari eguna hartuko du gaur. Aurtengoa XXVI. edizioa izanen da eta 50 dantzari inguruk hartuko dute parte. Egun osoko egitaraua antolatu dute, arratsaldeko gazteen laxoa finalekin borobilduz.

10.00etan abiatuko da jardunaldia, herrian barrena eginen duten bisita gidatuarekin. Gero, 12.00etan, plazan dan-tza saioa eskainiko dute dan-tzariek eta 14.00etan, bazkari herrikoia izanen da. Arratsaldean Gazteen Laxoa Txapelketako azken txanpa jokatuko da. Abuztua hasieran helduen txapelketako finalak jokatu ondotik, orain gazteen txanda izanen da. 16.00etan 3 eta 4 posturako partidua jokatuko dute Irurita B eta Doneztebe C taldeek, eta hau bukatutakoan, final handian lehiatuko dira Oiz eta Doneztebe B taldeak. Orain arteko partiduak 7 jokotara izan badira ere, gaurkoak, azkenak, 9 jokotara izanen dira.

Jardunaldia bukatzeko Jauregiarte tabernan dantzaldia izanen da eta bertan sotopilak dastatzeko aukera ere izanen da. - F.A.G.