elizondo - Gaur abiatuko da ondoko hiru hilabeteetan garatuko den Feminikasten 2.0 jardunaldia. Baztango talde feministak iazko udaberrian antolatutako lehenbiziko jardunaldiaren segida da aurtengoa, eta iraila, urria eta azaroan burutuko da, “bizitza betaurreko morrekin ikusten ikasteko”.

Jardunaldien hastapen gisara, gaur 19.00etan Elizondon Arizkunenea kultur etxean Zauria(k) Eromena-Gorputza-Feminismoa dokumentala aurkeztuko dute. Dokumenatla hau Maier Irigoien, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriagak sortutako proiektua da, eromena, ondoezak eta osasun mentalaren inguruan ikuspegi feminista batetik hausnartzeko helburuz. Horretarako, eromenari eta sufrimenduari buruz hitz egiten duten bederatzi lagunen ikuspegi eta esperientziak bildu dituzte. Dokumentala proiektatu ondotik solasaldia izanen da bertan. - F.A.G.