Goieki: ekinez eginarazteko sortua
Gaur egun eskualdeak bizi duen egoera ekonomikoa ona da, langabezia-tasa baxua eta industria-sare indartsua du. Jarduera ekonomiko nagusia industria da, langileen %50 erakarriz. Zerbitzuen sektoreak, berriz, %46 hartzen du eta turismoak gorakada nabarmena izan du azkeneko urteetan.
Goieki sortu zeneko garaian, ordea, egoera oso bestelakoa zen eta ezinbestekoa da hura gogora ekartzea garapen agentziaren beharra ulertzeko. 80ko hamarkadako industria krisialdiak gogor jo zuen Goierri, enpresa asko itxi eta langile ugari kaleratuz. 3.000 lanpostu baino gehiago galdu ziren industria sektorean eta langabezia-tasa %25era iritsi zen.
Horrekin batera, Goierriko Lanbide Eskolak bultzada bat behar zuen, lanbide heziketa erabat despretigiatua baitzegoen, eta 1986. urtean Goierriko Herrien Ekin-tza Fundazioa sortu zuten eskualdeko udalerriek eta zenbait enpresek.
Eskolaren egoera bideratu ondoren, eskualdearen egoera kezkagarriaren aurrean gogoeta estrategikoa egiteko beharra ikusi zuten eta hortik jaio zen, 1992. urtean, eskualdeko Plan Estrategikoa.
Hura izango zen garapen agen-tziaren hazia. Izan ere, Plan Estrategikoaren erronkak betetzeko gai izango zen egitura bat sortzea halabeharrezkoa zen eta horrela sortu zuten Goieki 1993. urtean eskualdea osatzen zuten 18 udalerriek: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain. Goierriko udalerri guztiek osatzen dute Goiekiren batzar orokorra; administrazio kontseilua, berriz, udaletako 11 ordezkarik osatzen dute. N.G.
Más en Navarra
-
El contenedor de tarjeta no se implantará hasta 2025 por el resto de la Comarca de Pamplona
-
Inspecciones en 900 establecimientos de San Juan e Iturrama para comprobar si separan los residuos
-
Jeiki Abesbatza, medio siglo de música coral en Leitza
-
Mesa redonda sobre la especulación en vivienda y los pisos turísticos del Casco Viejo