Anoeta - 2020ko egutegia osa-tzeko helburuarekin, Anoetako Udalak beste urte betez, argazki lehiaketa jarri du martxan. Basoa da aurten aukeratu duten gaia eta lanak aurkezteko epea azaroaren 4an amaituko da.

Anoetan erroldatuta daudenek eta Anoetako Herri Ikastolako ikasleek parte hartu ahal izango dute, bakarka. Basoaren inguruko argazkiak aurkeztu beharko dira eta argazki bakoitzarekin batera herriko esaera zahar bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu beharko da, bidalitako irudiarekin lotura duena. Anoetako basoetan ateratako argazkia izatea baloratuko da.

Hiru argazki aurkezteko aukera izango da gehienez, eta formatu digitalean, gutxieneko kalitatearekin bidali beharko dira azaroaren 4a baino lehen. Hiru modutara: CDan, gutun azal batean sartuta, informazio osagarriarekin batera; USBan, gutun azal baten barruan, informazio osagarriarekin batera; edota posta elektronikoz, euskara@anoeta.eus helbidera bidalita, informazio osagarriarekin batera.

Argazki aukeratuak Zortzi argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 eurokoa izango da. Epaimahaiak aurretiko aukeraketa egingo du, eta ondoren, herritarrek izango dute horien artean gustukoenak hautatzeko aukera. Abraham Olano kiroldegian ikusgai izango dira, azaroaren 8tik 15era, eta baita www.anoeta.eus webgunean ere.

Argazki sarituekin osatuko da hurrengo urteko egutegia, eta puntu gehien jaso dituen argazkiaren egileak datorren urtean epaimahaikide izateko aukera izango du. - M.S.S.