Elgorriagan eta Eratsunen inauteriak ospatuko dituzte
MALERREKA - Gaur hasiko dituzte Elgorriagan inauteriak. 20.00etan Oihana eta Irati trikitilariekin herrian buelta emanen dute eta 21.00etan kantu zaharren afaria eginen dute. Biharamunean, gosaldu ondotik puskak biltzen hasiko dira gazteak, Beñat akordeoilariarekin. 18.30ean, zirkuari lotutako mozorro besta hasiko da eta 21.00etan bertso afaria antolatu dute Herriko Ostatuan, Joanes eta Xabat Illarregi anaiekin. Igandean, gosariaren ondotik, mozorroen desfilea eginen dute eta aldi berean, zozketa, trikitilariekin. 13:00etan luntxa eskainiko dute eta 16:00etan mus txapelketa. Eratsunen larunbata izanen dute inauteri eguna. Bazkaltzeko bilduko dira eta ondoren, mozorroak jantzita, Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin etxez etxe ibiliko dira. Gauez bertsolarien kantuz alaitutako afaria eginen dute eta Bankako Menditarrak ere gonbidatu dituzte. - A.A.A.
Más en Navarra
-
Comienzan las obras de la nueva escuela infantil de Zizur Mayor
-
El Ayuntamiento desmiente un bulo sobre una rata en el colegio de San Jorge: es de julio y ya se actuó
-
Los antiguos trabajadores de Ocio Sport piden al Ayuntamiento de Tudela que les informe de su situación
-
Corella rinde homenaje este domingo a 7 de sus 85 asesinados en el golpe de estado de 1936