bera. 70 haur baino gehiagok hartu zuten parte, gurasoekin batera, Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak eta Manttalek larunbatean antolatutako Zuhaitz Egunean. Landaketa Meaka eta Santa Barbara gailurraren arteko igoeran egin zen, eta 40 haritz inguru landatu ziren.Haurrek haien izenak idatzi zituzten landatutako zuhaitzetan. Goiza bukatzeko, Ehiza eta Arrantza Elkarteak hamaiketakoa eskaini zuen bere lokalean.