amaiur - Heldu den martxoaren 14an, Leitzan, Mendialdeko Independen-tzia Eguna ospatuko dute. Baztan, Bortziriak, Malerrekako eta Leitzaldeko gazteek entolatu dute hitzordua, eta egitarauaren berri emateko Amaiurko oroitarrian egin zuten ekitaldia. Ez kasualitatez, ziotenez, "Amaiur dugu Nafar Erresumaren erresistentziaren ikur, euskaldunon independentzia egarriaren monumentu".

Egun osoko egitaraua prestatu dute, gazteak elkartu, hausnartu, eta borroka-tzeko, baita disfrutatu eta orain arte egindakoa ospa-tzeko ere.

Goizean Atekabeltz gaztetxean mahai inguru bat burutuko dute borroka ezberdinetatik prozesu independentistari egiten zaizkion ekarpenei buruz.

Eguerdian manifestazioa izanen da, Mendialdeko gazteok independentzia lelopean, eta ondotik herri bazkaria izanen da eta bazkal ondoan kantaldia. Gero elektrotxaranga eta Gora Etorri, 2Zio, Bastardix eta DJ Bullekin kontzertua

Bazkarirako txartelak 12 euroan salgai Elizondon In-tzan, Lesakako Arranon, Sunbillan Bustitzen, Leitzan Torrea eta Peritzan eta Iruñean Montonen.