irurita. Iruritako dantzariek eta Elizondoko abesbatza ttikiak Izarrak ikuskizuna eskaini zuten larunbatean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Landutako ikuskizunak pilotalekua leporaino bete zuten ikus-entzuleen gogoak asebete zituen, lan eder bezain hunkigarri batekin. Kanpoan gelditu ziren zenbait lagun, halere, bigarren aukera bat izanen dute, izan ere, martxoaren 14ean berriz eskainiko dute ikuskizuna.