- Atzo egun osoan zehar jende aunitz hurbildu zen Baztan Pilotalekura, Denok Bat federazioak antolaturiko IV. Aukeren Azokara. Federazioa, Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak, Lesakako Zerbitzuen elkarteak, Bertan Baztango merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak eta Berako Larhun Haizpe elkarteak osatzen dute. Oraingoa laugarren aldia da halako azoka antolatzen dutena, aitzinetik Donezten, Bera eta Lesakan egin dutelarik, txandaka.

Azokaren helburua, udazken-neguko salgai hondarrak ateratea da, eta jendetza hurbiltzen da hainbertze dendak ateratzen dituzten salgaiak merekeago aurkitzeko helburuz. Aurtengo aukeren azokan eskualdeko 19 dendak parte hartzen dute, orain arteko azoketan eskaintza handiena izanik: Agara kirolak, Amaya estetika zentroa, Arturo, Cosas de casa, Fantxike, Izeta, Kukuka haur arropa denda, Leiza etxetresnak, Martzutzak, Nafarpress liburudenda, Oinatz, Olatz oinetakoak, Ortzadar, Piko piko emakumezko moda, Virgilio oinetakoak, Xulufraia, Zangue oinetakoak eta Zela kirolak.

Atzo eguraldi kaxkarra zegoen eskualdean, eta azoka aterpean zenez, aitzakia ederra izan zuten auntizek Elizondora bertaratu eta aukera ederren bat baliatzeko. Gaur ere, 10.00etatik 19.00ak arte pilotalekuko ateak zabalik egonen dira beherapenekin aurki daitezkeen salgaiak eskuratzeko.