Bi hilabeteren ondotik, atzo zabaldu zituen berriz ere ateak Udalak, herritarrek tramitazioak egin ahal izateko. Udalera hurbildu aitzinetik, beharrezkoa da 948 580 006an hitzordua eskatzea, eta bertaratzerakoan, herritarren eta langileen segurtasuna bermatzeko osasun neurriak bete beharko dira. Ahal bada, dena den, tramitazioak telefonoz edo telematikoki egiteko aholkua luzatzen du Udalak.