- Baztango ehiza eta arrantza elkarteak langile bat kontratatzeko deialdia egin du. Hurrengo bi hilabeteetarako lanaldia izanen litzateke, guttienez, eta ehiza eta arrantza bulegoan eta haztegian lan egiteko litzateke,lanaldi osoan.Lanpostua lortzeko interesa dutenek baldintzak hauek bete beharko dituzte: euskalduna izatea, ofimatika ezagutzak eta gidabaimena edukitzea, ingurumenarekin zerikusia duen goi mailako zikloa ikasi izana eta zonaldekoa izatea. Kurrikulumak info@cazaypescabaztan.com edo posta arrunt bidez Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartea, Azpilkueta (31715) helbidera bidali behar dira maiatzaren 28a, ortzeguna, baino lehen.