Euskal Telebistako Herri Txiki Infernu Handi programa hasia da, berriz, emisioekin, behin koronabirusak eragindako alarma egoera arinduta, eta duela egun batzuk Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi, programa grabatzen duten gainerako taldekideekin batera Urdazubin ibili dira elkarrizketak egiten. Bihar, 20.30ean grabatutakoaren proiekzioa eskainiko dute herriko plazan. Biharko ekitaldian parte hartzeko, segurtasun arrazoiengatik, gonbidapena beharko da.