- NILSA Lurralde Kohesiorako Departamentuari atxikitako elkarte publikoak aurtengo lehen seihilekoan hasitako hainbat proiektu garatzeko diru laguntzak banatuko ditu, orotara, 8,5 milioi euro. Proiektu horien artean araztegirik ez zuten herri txikietan lau araztegi berri egiten eta bertze zazpi instalaziotan berrikuntzak egitea aurreikusita dago. Horien artean, Baztanen, Zigan, Zigaurre auzoko ur zikinak araztegira bidera-tzeko sarea eraikiko da, eta horretarako 130.000 euroko laguntza emanen du NILSAk.