- Baztango Udaleko Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, covid-19ak sortutako egoera dela eta, aurtengo udan ez da Udako Jostaldirik izanen. Jarduerak behar bezala eskain-tzeko beharrezko diren segurtasun neurriak eta osasun baldin-tzak betetzea zaila izanen dela ikusirik, azken urtetan ohikoa den ekimena aurten ez antola-tzea erabaki dute. Aurtengo erabakia ezohiko egoerak behartuta etorri bada ere, hurrengo urteko jostaldiak bikainak izateko esperantza dute antolatzaileek, eta asmo horrekin ekinen diete heldu den urteko prestaketa lanei.