Pasa den asteburua gozatzeko aukera ederra izan zuten Berroetan. Kirol eta kultur ekitaldiek bete zuten asteburuko egitaraua. Batetik, larunbatean, herriko gazteek antolatutako apostua burutu zen. Basaburuko 8 gazte lehiatu ziren, bikoteka, lasterka eta bizikletan, eta denek lan zoragarria egin zuten arren, azkenean Unai Iantzi eta Xuban Lakosta izan ziren irabazleak. Herrian ikusmin handia sortu zuen ekimenak. Bertzetik, asteartean, eliza kanpoaldean aspaldi herrian bizi diren puntako bi bibolin jolek, Liesbeth Baelus eta Yorrick Tromanek eta beraien hainbat lagunekin batera, Yann Dubost, Daniel Troman, Amaia Cordoba eta Ion Irazoki, kontzertu bikaina eman zuten.