Izan Bidea dinamikaren baitan, Lesakako Sarek antolatuta mendi itzulia egin zuten 75 bat lagunek larunbatean. Plazatik abiatuta Olazarko itzulia egin zuten ibiltariek. "Igor, Mattin, Mikel eta Ibon etxeratzeko bidean". Olazarko putzuan gogoratu zuten Ibon 233 kilometrora dagoela, Igor 830 kilometrora, Mattin 780 kilometrora eta Mikel 857 kilometrora, eta berriz ere etxean, egon bitartean lanean segitu behar dela".