Pamplona Jazz musika taldeak Big Band Meets kontzertu bikaina eskaini zuen larunbatean Beran. Herriko Etxeko plazan elkartu ziren hainbat lagun, segurtasun neurri guziak betez, Kultur programaren barruan antolatutako kontzertuaz gozatzera. Garai bateko swingetik hasi eta gaur egungo musikariak bitarte, jazz musikari klasiko onenen bertsioak ere landu zituzten emanaldi eder eta gustagarrian. Jendeak txaloz agurtu zituen.