2011z geroztik egiten den modu beretsuan eta ehiza sasoia hasi baino lehen, Sarako eta Etxalarko alkateek ehiza-hitzarmena berretsi dute dokumentu bat sinatuz Lizarietako lepoan. Aurten, osasun-krisia dela eta, sinadura ekitaldia publikorik eta bestarik gabe egin dute. Bi herrietako alkateek (Battit Laborde eta Miguel Mari Irigoien) eta Pablo Muñoz, Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendari nagusiak parte hartu dute.