Baztango Udalak erantzukizunpeko adierazpeneko eta obra eta jarduerak aldez aurretik komunikatzeko prozedurak arautzeko ordenantza bat onartu nahi du eta hemitarrek erregelamendu-mailako arauak egiteko prozeduran parte hartuko dutela bermatzeko, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, aldez aurreko kon-tsulta publiko bat egiten da herritarren eta eragin diezaieketen erakunde ordezkarien iritzia jasotzeko.

Udaletik jakinarazi dutenez, Baztango bailarak obra-eskaera aunitz kudeatzen ditu urtero, eta horietatik ehuneko handi bat zuzenago kudeatu omen daiteke, hau da, herritarrak jarduketak hasi aitzinetik erantzun bat jasotzera behartu behar izan gabe, obra-lizentzia bat. Administrazio-izapideak arintzeko, erantzukizunpeko adierazpeneko eta obra eta jarduerak aldez aurretik komunikatzeko prozedurak arautzen dituen ordenantza onartu nahi da.

Ekimen honekin gaur egungo hainbat arazo konpondu nahi dira, bertzeak bertze, adminiistrazio-izapideetan arintasuna irabazi nahi da eta herritarren jardunean berehalakotasuna bermatu.

Onartu nahi diren ordenan-tza hauen helburua Baztango udalerrian kokatutako establezimendu, lokal eta obra jakin batzuei buruzko udal esku-hartze prozedurei aplikatu beharreko araubide juridikoaren alderdi orokorrak arautzea da, sustatzaileak aurreikusitako jarduerak eta erabilerak hasteko eta gauza-tzeko eskatzen den izapide-tzeari eta dokumentazioari dagokienez, Bi bereizten dira bertan, erantzukizunpeko adierazpena eta aldez aitzinetiko jakinarazpena.

ekarpenak@baztan.eus