2021-2022 biurtekoan Baztango herrietako zinpeko-alkate hautatu berriek ortzegunean Xabier Maia Baztango alkateordearekin bilera bat egin zuten Arizkunenea kultur etxean. Kargu berriei egokituriko hainbat konturi buruzko azalpenak emateko, Batzar Nagusiaren funtzionamendua, herriko eskaerak nola bideratu, karguaren eskuduntza eta betebeharren berri jaso eta eguneroko aferak nola kudeatu argitzeko.