Egoerari egokitutako (H)ilbeltza abiatu da
Miren Gorrotxategi Sotoan gordeak liburuaaurkeztera hurbildu zen Elizondora
Euskal Nobela Beltzaren Astea ilbeltzean ospatzen da urteto. Aurten zazpigarren edizioa buru-tzekoa zen, baina pandemiaren eraginez (H)ilbeltza elkarteak ez ospatzea erabaki zuen, ez ohikoa den gisan, bederen. Aste batez ekitaldi guztiak egin beharrean, urtean zehar, ahal den heinean, euskal nobela beltzari loturiko hi-tzorduak antolatzeko asmoa agertu zuten.
Asmo hori betetzen hasi dira dagoeneko, izan ere, pasa den ortzegunean Elizondon, Arizkunenea kultur etxean, Idazleekin solasean ekimenaren baitan Miren Gorrotxategi gonbidatu zuten III. (H)ilbeltza bekari esker Txalaparta argitaletxearekin rgitaratu berri duen Sotoan gordeak liburuaren aitzakian solasaldi goxo bat egitera.
Hurrengo hilabeteetarako ere haibait ekitaldi antolatu ditu (H)ilbeltzak. Martxoan, Hasier Etxeberria zenaren liburuak hartuko ditu hizpide Gorka Arresek .
Apirilaren 23an, itzullpen bat izanen da protagonista: ‘Erabili goldea hilen hezurren gainetik’. Amaia Apalauza iruindarrak egin du itzulpena, eta berak emanen du hi-tzaldia.
Maiatza edo ekainean ‘itzuli beltza’ eginen dute, Euskal Nobela Beltzaren Astean igandean egin ohi den ekitaldi arrakastatsua. Bi asteburutan banatua eginen dute. Herriz herri, istorio eta kontakizunen bat kontatzea da asmoa. Irailera begira, mahainguru bat antolatzea ere pentsadu dute.
Temas
Más en Navarra
-
Dos años del cambio progresista en Marcilla: compromiso, desarrollo, cercanía y transparencia
-
Se aplaza un día el inicio de la huelga en las villavesas a la espera de una última votación este martes
-
Dos años del cambio progresista en Marcilla: compromiso, desarrollo, cercanía y transparencia
-
El desfile más inclusivo se celebra en la residencia de San Jerónimo en Estella-Lizarra