Amico Teatro eta Acrónica Produccionesek larunbat ilunabarreanTransitos emanaldi bikaina eskaini zuen Kultur Etxean. Taldea Mercedes Castañok (zuzendaria), Jon Mayak (koreografia),Idoia Oteizak eta Itziar Etxegiak (musika) eta Txori Garciak eta Ion Barbarinek (dantza) osatzen dute. Emanaldia hiru pasartetan banatutako bidaia intimo bat izan zen eta Kultur Etxearen gehiengo edukiera errespetatuz aretoa bete zuten ikusleen gozamena sortarazi zuen. Txalo zaparrada batekin agurtu zuten artisten lana.