Urtero bezala Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak pasa den otsailaren 21ean zuhaitzaren eguna ospatu zuen, eta Bailegi inguruan bere izenean duen herri-lurrean egin zuen landaketa. Aurten 20 intxaurrondo landatu zituzten ikastolako haur eta gurasoek. Egun batzuk geroago konturatu ziren landatutako 10 intxaurrondo desagertu zirela. Norbaitek ebatsi zituen, bertze nonbait landatzeko asmoz. Atsekabez eta harriduraz hartutako berria Baztango Batzar Nagusiari jakinarazi zioten.