Etxalarko Lakain auzoko Mariskineko bordako Regina Ibarrak ehun urte bete ditu irailaren 7an. Etxalarko herriaren izenean, oroigarria eman zion asteazkenean, urtebetetze egunean, Maite Irisarri zinegotziak. Mari Luz Ariztegi alabarekin batera ageri dira biak argazkian. 1922ko irailaren 7an jaio zen Regina Ibarra, eta Ixidro Ariztegirekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten, baina semea gazterik hil eta Mari Luz bakarrik bizi da. Bi biloba eta hiru birbiloba ditu Reginak.