Bi urteko behartutako etenaldiaren ondotik, Beartzungo Eguna ospatu zuten pasa den larunbatean beartzundarrek. Goizean goizetik, bestarako jarritako karpa inguruan elkartu ziren eta irri eta jolas egitekoa aukerarik ez zuten galdu. Bestari hasmenta emateko ardura eta ohorea Encarnacion Oyaregik izan zuen, berak bota baitzuen altxaferoa. Gainera, Enaitz Goñik bigarren suziria piztu zuen, Bianka erraldoia eramateagatik. Jo ala Jo taldearen erraldoiek lagundu zuten, Baztango Gaitarien musikarekin dantzatu zirelarik. Gainera, bazkari ederraz gozatzeko aukera izan zuten 130 lagun inguruk eta ondotik Santxotena musikariaren eskutik kantuan eta dantzan aritu ziren.