Joseba Otondo Baztango alkateak, Erratzuko alkate Iñaki Sanzberrok eta alkate lagunak, Koldo Uribe-Etxebarriak eta Emilio Majuelo historialariak, lore eskaintza bat egin zuten ortziralean, iaz Ricardo eta Javier Zabalza erratzuarrak omentzeko jarritako oroigarrian. 1940ko otsailaren 24an Ricardo Madrilen fusilatu zutela gogoratzeko egindako ekitaldi xumea izan zen. Javier, berriz, 1936an hil zuten, Escon.