Hiru urtez ospatu ezinik egon ondotik, Tantirumairu Euskal Folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia larunbatean ospatu zuten. Tantirumairu dantza taldeko ttikiekin batera, Oiartzungo Haurtzaro, Zumaiako Dantza Eskola eta Herrerako Herri Ametsa taldeko dantzariak karrikaz karrika ibili ziren. Eguerdian Lesakako dantzari ttikiek Zubigainekoa dantzatu zuten eta, azkenik, plazan, jaladia eskaini zuten talde guztiek. Arratsaldean Txorotxaranga izan zuten.