Baztango Udalak Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatuta, Leire Milikuaren Lur gainean, itzal azpian liburuaren aurkezpena egin zuten ortzegunean Anizen. Ondotik, Ana Iriarte eta Maria Torresekin mahai ingurua ere izan zen. Horretaz gain, igande honetan Etxetxipia laburmetraiaren proiekzioa eta Uhaldeko baserrira bisita gidatua eginen dute, Maria Jesus Larretxea eta Amaia Iturririarekin.